Erdi konorterik gabe zegoen gidari bat erreskatatu dute Areson, ezponda batetik erori ondotik

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 4a, 09:15
Ezbeharra AP-15 autobian gertatu da, goizaldeko 4ak aldera. Foruzaingoak jakitera eman duenez, istripuan 34 urteko gizon bat larri zauritu da. Ageri denez, lehenik bide bazterreko hesiaren kontra talka egin du, eta, ondotik, ezpondan behera erori da.

Autobian zihoan beste gidari batek urrutitik ikusi du istripua izan duen ibilgailua eta Larrialdi Zerbitzuetara deitu du 04:50 aldera. Segidan Cordovillatik suhiltzaileen anbulantzia batzuk bertaratu dira gidariari laguntzera eta erdi konorterik gabe aurkitu dute. Zauri ugarirekin eta egoera larrian, berehala eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun