Berdintasuna, laguntasuna, festa giroa, konpartsa, jokoak, tailerrak, musika... Hori dena uztartuz eginen dute Aresoko Nazabal eskolako, Goizuetako Andres Narbarte Xalto eta Leitzako Erleta eskolako haurren, gurasoen eta eskolen topaketa.
Bazkaria
Bazkarirako txartelak aurretik erosi beharko dira, haurrena sei eurotan eta helduena hamar eurotan. Areson eskolan erosi beharko dira, maiatzaren 2tik 10era bitarte; Goizuetan estankoan salduko dituzte maiatzaren 2tik 10era; eta Leitzan Maimur liburu dendan erosten ahalko dira, maiatzaren 13tik 20ra.
Autobusa
Egun horretan Goizuetatik Leitzara joateko eta bueltatzeko autobusa ere antolatu dute. Goizean 09:30ean aterako da autobusa plazatik eta itzulerakoa Leitzako kiroldegitik aterako da, 18:30ean. Izen ematea estankoan egin beharko da eta debalde izanen da. Hala ere, autobusa ateratzeko gutxieneko kopurua beharko da.