Laburbildum zikloaren barnean, Bost Teilatu film laburren bilduma proiektatu zuten pasa den ostegunean Leitzako Herri Aretoan. Aste honetan Zinegoak jaialdiko film laburren txanda izanen da. Bilboko Gaylesbitrans Nazioarteko Zinema eta Arte Eszenikoen Jaialdia da Zinegoak.
Leitzako Udalak, Sastrakak eta Atekabeltzek antolatua, maiatzaren 5ean, 19:00etan, Herri Aretoan proiektatuko dituzte film laburrak. Sarrerak hiru eurotan egonen dira salgai.