Mendialdeko binakako III. pilota txapelketako finalak jokatu dituzte asteburuan

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 3a, 09:00

Ostiralean Lekunberrin, igande goizean Goizuetan eta igande arratsaldean Leitzan izan dira azken partidak

Leitzako Aurrera, Goizuetako Umore Ona, Araxes eta Larraun pilota elkarteek antolatutako Mendialdeko eskuz binakako III. pilota txapelketako final handiak asteburu honetan jokatu dituzte.

Lehen finalak apirilaren 29an, ostiral arratsaldean jokatu zituzten Lekunberrin; maiatzaren 1ean, berriz, igande goizean Goizuetan eta igande arratsaldean Leitzan izan dira azkenak.

 

Lekunberrin, apirilaren 29an

Kadeteak

  • Sagastibeltza eta Telletxea (Aurrera), 18 – Azpeitia (Hernani) eta Legarreta (Umore Ona), 22

Gazteak

  • Campo (Barberito) eta Sotil (Larraun, 22 – Orbegozo (Bortziriak) eta Elizegi (Umore Ona), 15

Bigarren mailako nagusiak

  • Jaunarena (Aurrera) eta Lazkoz (Larraun), 6 – Aiensa eta Fernandez (Beti Onak), 22

Lehen mailako nagusiak

  • Astiz (Ultzama) eta Gurrea (Larraun), 13 – Txoperena (Aurrera) eta Lizeaga (Hernani), 22

 

Goizuetan, maiatzaren 1ean

Sein mailan

  • Zabaleta eta Olaizola (Aurrera), 18 – Seges eta Larin (Umore Ona), 16

Hirugarren mailako kimuak

  • Oreja eta Satrustegi (Araxes), 14 – Bengoetxea eta Gereño (Aurrera), 18

Bigarren mailako kimuak

  • Jaka (Larraun) eta Sotil (Araxes), 16 – Iturrino eta Dorronsoro (Aurrera), 18

Lehen mailako kimuak

  • Salaberria (Umore Ona) eta Sagastibeltza (Aurrera), 18 – Bildarraz eta Ijurko (Larraun), 13

 

Leitzan, maiatzaren 1ean

Hirugarren mailako haurrak

  • Hernandorena eta Goñi (Larraun), 14 – Imaz eta Iturbe (Aurrera), 18

Neskak

  • Barberia eta Mariezkurrena (Aurrera), 18 – Buldain eta Lekuona (Aurrera), 11

Bigarren mailako haurrak

  • Martinez (Aurrera) eta Sagardui (Umore Ona), 18 – Eizagirre (Larraun) eta Lujanbio (Umore Ona), 9

Lehen mailako haurrak

  • Zabaleta eta Bidart (Aurrera), 14 - Ijurko (Larraun) eta Zubillaga (Aurrera), 18

Sari banaketan pilota handiak izan dituzte: Lekunberrin Jon Mariezkurrena eta Julen Martija, Goizuetan Aimar Olaizola pilotari ohia eta Iker Salaberria eta Leitzan Hegoi Txoperena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun