Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko departamentuaren ekimenez gauzatu den ‘Ideiak loratuz’ erakusketa inauguratu zuten maiatzaren 2an Iruñeko Geltokin (lehengo autobus geltokia). Erakusketa lehen sektoreari buruzkoa da eta Nafarroako landa-inguruneko ekintzailetza-kasuak erakusten ditu. Irekiera ekitaldian Kristina Saralegi, otsail bukaeran hil zen Leitzako baserritarra gogoratu dute. Itziar Gomez, Landa Garapeneko eta ingurumeneko kontseilariak, oroigarria eman dio Joxe Manuel Huizi alargunari.
Erakusketa maiatzaren 6ra bitarte, ostirala arte, ikusgai izanen da Geltokin. INTIA erakunde publikoak antolatu du eta ikus-entzunezkoekin eta panel informatiboekin osatua dago.