Leitzan komunikatuz egitasmoak gaur eginen du azken parte hartze saioa

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 2a, 14:30

Leitzako komunikazio esparrua osatzeko bidean, parte hartze prozesua egin dute martxoaz geroztik. Gaur, astelehena, dute prozesu horretako azken hitzordua. Proiektuaren kudeaketa eta izaera legala, abiatzeko lehen urratsak eta parte hartzea eta inplikazioa izanen dituzte hizpide.

Orain arteko bilera guztiak bezala, azken saioa ere 18:30ean Herri Aretoan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun