Preferente mailara igo da Leitzako Aurrera futbol taldea

Ttipi-Ttapa 2022ko mai. 2a, 14:00

Nafarroako erregionaleko lehen mailako bere multzoan lehenbizikoa izan ondotik, beste multzoetako batean buru izandako Beriaingo CD Iruntxiki taldearen kontra suertatu zaio kanporaketa Leitzako Aurrera futbol taldeari, Preferentera igotzeko txartel zuzenaren bila. Bi partidak irabazi ditu Leitzako taldeak, joan den asteburuan Beriainen (1-2, Koldo Hernandorena eta Hodei Buldainen golekin) eta larunbat honetan Leitzako Arkiskilen (2-1), Jon Iparragirre eta Oinatz Mariezkurrenaren golekin. Gisa honetara, aspaldiko partez Preferente mailara bueltatzea lortu du Aurrerak eta ospakizun handia izan zuten Leitzan. Orain, behin igoera lortuta, kopa txapelketan hasiko dira leitzarrak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun