Atekabeltz Herriguneko kideek Atekatu eguna antolatu dute maiatzaren 7an herrigunea ezagutzeko. 12:00etan bilduko dira herriko plazan, eta bisita gidatua eginen dute Leitzako herri mugimenduak eta borrokak azalduz. 14:30ean bazkaria izanen da; patatak errioxar erara, baserriko oilaskoa piperrekin, postrea, kafea eta kopa. Bertso saio batek girotuko du otordua. 20:00etan, berriz, kontzertuak izanen dira, eta Ibil Bedi, Pelax, Telmo Trenor eta Gela izanen dira oholtza gainean. Merienda-afaria ere eginen dute.
Ekitaldirako sarrerak salgai daude Torrean maiatzaren 5era arte. Kontzertua eta bazkaria 22 euro izanen dira, eta kontzertura bakarrik doazenentzako 8 euro.