Agenda 2030. Munduko orden berria eta guk nolako mundua nahi dugu? Jardunaldiak egiten ari dira Goizuetan. Joan den larunbatean hitzaldia eman zuen Mikel Altzuart abeltzainak eta apirilaren 30ean, berriz, Juanjo Martinez zirujaua izanen da hizlari eta Covid-19ari eta osasunari buruz hitz eginen du. Bigarren hitzaldi hau larunbatean 18:00etan hasiko da herriko etxeko ganbaran.
Ikuspegiak partekatzeko
Sarran baserriko Teresa Lopez de Munain da antolatzaileetako bat eta adierazi duenez, «azken bi urteotako osasun krisialdia eta kudeaketa, mitoak eta errealitatea» landu nahi dituzte. Gaineratu duenez, «gure herritarrekin elkarrizketa zabaldu nahi dugu denon ikuspegiak partekatuz denon ongia eraikitzeko».