14 eta 16 urte bitarteko sei lagunek osatzen dute MTorres fundazioko Legotronic Beavers talde nafarra eta bertako kidea da Azpiroz. Emaitza bikainak lortu ditu taldeak: Nafarroako txapelketa irabazi zuen aurreneko; gero estatu mailakoan nagusitu zen eta joan den astean Houstonen (Texas, AEB) jokatu zen munduko txapelketan ere ezin hobeto moldatu zen, munduko txapeldun gelditu baitzen.
Azken lehian, 60 herrialdetako 107 taldek parte hartu zuten eta Legotronic Beavers taldearen merkantzien garraioa hobetzean oinarritutako proiektuak puntuaziorik altuena lortu zuen.