Ostiralean, apirilaren 29an hasiko da sariketa Uitziko elkartean 21:00etan. Bertan kantuan ariko dira Eneko Lazkoz, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Jone Uria, Paule Loizaga, Xabier Legarreta Arano eta Ander Fuentes Itturri.
Bigarren finalaurrekoa maiatzaren 6an, Berastegiko aretoan izanen da, 21:00etan. Josu Sanjurjo, Asier Azpiroz, Sarai Robles, Maddi Ane Txoperena, Jexux Mari Irazu eta Beñat Iguaran ariko dira bertsotan.
Hirugarren eta azken finalaurrekoa Aranon eginen dute maiatzaren 13an. Aitor Etxebarriazarraga, Oihana Bartra, Ekhiñe Zapiain, Joanes Illarregi, Iban Urdangarin eta Eneritz Artetxe izanen dira bertsolariak. Saioa Aranoko elkartean izanen da, 21:00etan.
Hiru finalaurrekoen ondoren, final haundia maiatzaren 27an Leitzan eginen dute: 21:00etan Torrea tabernan.
Bertso saioa eta afaria
Afarien bueltan antolatutako sariketa da, bertsoaz gozatzetik haratago ongi pasatzeko helburua baitu.
Afarirako txartelak Maimurren eta saioa eginen den herrietan jarri dituzte salgai. Gainera internetez eskuratzeko modua ere paratu dute. Instagram @atekaberts kontura idatzita, atekabertsbertsoeskola@gmail.com helbidera mezu bat idatzita, edota Twitterren Atekaberts bertso eskolaren kontura idatzita.