Amancay Gaztañagaren eta Erika Olaizolaren Krak film laburra, Josu Martinezen Hitzak, Leire Egañaren Erlojupekoa, Eñaut Castagneten Muga eta Raul Barrerasen Arnasa ikusteko aukera izanen da ostegunean.
Sinopsia
Bost teilaturen azpian jazotako bost istorio labur. Nork bere etxean Krak egin duten Ane eta Mirenen dolua; Ekaitz gazteak eta Inaxio edadetuak baserrian bizi duten katarsiak emandako Arnasa; Michellek jaioterrira itzultzean deskubrituko dituen Hitzak eta bere nortasunaren inguruko galderak; paketea dagokion teilatupera eramateko Erlojupekoa lehiatzen duen mezularia eta, azkenik, Muga inguruan bere buruaren babesteko ihesi doan Kamaru gazte afrikarra.