«Leitza inguruko baserrietako produktuak» saltzen dituzte bertan; «aratxea, txerria, ardi gazta, solomoa, saltxitxak, txistorra… elaboratuak dira gehien eskatzen dizkidatenak, etxean ondutako solomoa, hanburgesak… dena etxekoa eta hemengoa».
«Negozioa ongi doala» dio Ibarluzeak, «pandemia bukatzen ari dela nabaritzen da baina baita gerra eta prezioen igoera ere, dena nabaritzen da hemen». Aurrerago harategia Interneten ezagutzera emateko asmoa du, «nahiko esperientzia daukat horretan eta gaur egun sare sozialak erabiltzen jakitea garrantzitsua da».