Goizuetako suhiltzaileek bizikletatik erori eta errepidean zaurituta zegoen txirrindulari bat artatu dute

Ttipi-Ttapa 2022ko apirilaren 25a

Ezbeharra arratsaldean gertatu da Goizuetan. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, istripua izan duen txirrindularia britaniarra da eta hainbat zauri ditu erorikoaren ondorioz. Goizuetako suhiltzaile boluntarioek eta herriko mediku-erizainek artatu dute istripua eta zauritua Donostiako ospitalera eraman dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun