Ibon Egaña literatura kritikariarekin liburu bat nola iruzkindu ikasiko dute asteazkenean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 25a, 16:00

Ibon Egaña literatura kritikariak eskainiko du ikastaroa.

Literatura geraldiak programaren barrenean, 'Nola iruzkindu liburu bat?' ikastaroa izanen dute asteazkenean Leitzan. Ibon Egaña literatura kritikariak eskainiko du ikastaroa apirilaren 27an 18:30ean Leitzako liburutegian. Izena emateko biblioteca.leitza@cfnavarra.es helbidera mezu bat bidali behar da. 

Euskaraz irakurtzeko ohitura eta zaletasuna zabaltzea, herritarren euskarazko kultur kontsumoa indartzea, euskal liburugintza indartzea, liburutegi publikoen erabilera bultzatzea eta esperientzia literarioak konpartitzea da Literatura Geraldiak programaren helburua. 

Baztango Udalak, Bortzirietako Euskara Mankomunitateak, Nafarroako Iparraldeko Euskara Mankomunitateak eta Sakanako Mankomunitateak antolatu dute programa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun