II. Garagardo Festa eginen dute Goizuetan apirilaren 30ean

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 21a, 13:00

Txartelak salgai egonen dira apirilaren 26ra arte Motzanen eta Amaianen

2019an hasi zuten eta pandemiaren ondorioz utzi behar izan zuten ekimena berrartuko dute aurten goizuetarrek. Apirilaren 30ean II. Garagardo Festa eginen dute Umore Ona elkartean 21:30ean. Afariak entsalada, zekor saiheskia, saltxitxak, patata purea, postrea, kafea, kopa eta Alemania, Belgika eta Txekiako bost garagardo mota izanen ditu, eta Ainhoa Zabaletaren musikak girotuko du.

Txartelak salgai daude Motzanen eta Amaianen apirilaren 26ra arte, 22 eurotan garagardoekin eta 13 eurotan garagardorik gabe. Sagardoa edo ardoa nahi duenak elkartean eskatzen ahalko du. Lortutako dirua Goittiki herriko haurtzaindegiari laguntzera bideratuko dute, «kalitatezko zerbitzua» eman ahal izateko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun