Haur eramaile tailerra eginen dute maiatzaren 4an Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 20a, 08:00

Leitzako udaletxeko bigarren solairuan 16:00etan izanen da ikastaroa

Haur eramaile motak ezagutzeko eta erabiltzen ikasteko tailerra antolatu du Leitza, Goizueta, Areso eta Aranoko adin txikikoen tratu onen sareak. Maiatzaren 4an izanen da saioa, Leitzako udaletxeko bigarren solairuan 16:00etatik 18:00etara. Tailerra dohainik izanen da baina plaza kopurua mugatua denez, aldez aurretik izena eman beharko da 948 51 08 40 telefono zenbakira deituz, maiatzaren 2ra arteko epearekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun