Aurrerako eta U.C.D. Burlades taldeetako kadeteen partida gaur, apirilaren 20an, 17:30ean jokatuko dute Leitzako Arkiskil futbol zelaian. Atsedenaldian Osasunaren eta Real Madriden partidarako bi sarrera zozketatuko dituzte. Partida hori ere gaur jokatuko da, 21:30ean, Sadar futbol zelaian.
Bestalde, gaur arratsaldeko hitzorduan krepeak ere salduko dituzte Leitzan.