Gaixotasunaz eta espetxeaz dihardu Tipularen sehaska kanta dokumentalak, espetxearen gordinean gaitz mental eta fisikoekin bizitzea zer den. Helburua, larriki gaixo dauden presoen errealitatea eta haien eguneroko egoera argitara ateratzea da.
Otsailaren 4an aurkeztu zuten Donostian, eta geroztik herriz herri dabil Sarek eta Gastibeltzak ekoitzi eta Lander Garrok zuzenduriko dokumentala. Aitzinetik, Elizondon eta Lesakan ere erakutsi dute dokumentala.