Goizuetako Udalak bando bidez, Mendialdeko Azoka Ibiltarian parte hartzeko deia egin die Goizueta eta Aranoko nekazari, artisau eta ekoizleei. Haien produktuak azokan saldu nahi badituzte udaletxean eman beharko dute izena apirilaren 29a baino lehen.
Hauexek dira Mendialdeko Azoka Ibiltariak aurten izanen dituen datak:
- Apirilak 24 Araitz
- Maiatzak 8 Lekunberri
- Maiatzak 15 Larraun
- Ekainak 5 Goizueta
- Ekainak 19 Leitza
- Uztailak 3 Imotz
- Uztailak 24 Basaburua
- Abuztuak 14 Areso
- Irailak 4 Atetz