Maiatzaren 13an bukatuko da egurra lortzeko izen emate epea Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 15a, 07:30

Leitzako Udalak egur loteak eskatzeko epea ireki du. Sutarako egurra nahi duten guztiek, izena eman beharko dute 948 012 012 telefonora deituta, maiatzaren 13ko eguerdiko ordu bata baino lehen.

Lotearen truke 50 euro ordaindu beharko da. Diru hori berreskuratzeko aukera izanen dad egun bateko auzolana eginez. Lotea eskatzeko unean adierazi beharko da auzolana egiteko asmoa. Udala izanen da auzolana propsoatu eta antolatuko duena, eta auzolana egiten dutenen kasuan, egin ondoren dirua itzuliko zaio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun