Giro ederra izan dute Leitzako Udaberri Pestan

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 12a, 14:00

«Pesta gogoa asetzeko» Udaberri Pesta antolatu zuten larunbatean Leitzan. Pesta gogoa asetzeko aukera izan zuten hala nahi zutenek, giro ederra izan baitzuten. Goizean hasita jende asko bildu zen Leitzako kaleetan, eta giro onean joan ziren bai herri bazkaria eta baita arratsaldeko Tio Teronen emanaldian, zein ondorengo kontzertuak ere. 

Argazkiak: Utzitakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun