Berria erremonte txapelketako partida jokatuko dute larunbatean Galarretan Oier Apezetxea goizuetarrak eta Kemen Aldabek, Julen Loitegi eta Ibon Zalduaren kontra. Ostegun arratsaldean hautatu zituzten pilotak.
Txapelketako partida guztiak irabazita, gorriz ariko dira Apezetxea eta Aldabe eta abudo aukeratu zituzten beraien pilotak, baita urdinek ere. Elkarren kontra ligaxkan aritu zirenean 35-34 irabazi zuten Apezetxeak eta Aldabek eta finala ere estua espero dute. Apezetxeak gogoan du «irabaztea lortu genuela, baina 33-30 galtzen izan ginen». Goizuetarrak profesionaletan jokatu dituen hiru partidak irabazi ditu, baina finala gogorrena izanen dela uste du, «baina kontuan hartu behar da bigarren mailako aurrelaririk onena lagun dudala, baina Loitegi hazten ari da eta Zaldua bolada onean dago».
Urdinek pilota berdintsuak aukeratu zituzten eta garbi utzi zuten: «txapelketa hasieran bazirudien Apezetxea bikotearen ahulgunea izan zitekeela, baina txapelketan garbi erakutsi du ez dela batere ahula, maila handia ematen ari da».