Parte hartze prozesuko hurrengo saioa bihar eginen du Leitzan komunikatuzek

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 6a, 18:00

Martxoaren 24an egindako saioan ateratako argazkia.

Leitzan euskarazko tokiko komunikabide bat sortzeko helburuarekin, parte hartze prozesuarekin segitzen du Leitzan komunikatuz egitasmoak. Bihar, apirilaren 7an, eginen dute hurrengo hitzordua, eta proiektuaren ezaugarriak izanen dituzte hizpide.

Aurrekoetan bezala, bihar ere, 18:30ean Herri Aretoan bilduko dira.

Parte hartze prozesuko azken saioa maiatzaren 2an eginen dute, 18:30ean Herri Aretoan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun