Elikagaien Mahaiak antolatuta, sagarrondoei buruzko ikastaroaren lehengo saioa egin zuten martxoaren 11n eta 12an, eta 40 lagundik gora parte hartu zuten. Bertako eta inguruetako herrietatik bertaratu zen jendea ikasteko gogoz. Lehenik alde teorikoa azaldu zuten eta ondoren, hurrengo egunean, praktikak Tardoa baserriko sagastian egin zituzten. Carlos Marzon INTIAko adituak inausketei buruzko hainbat xehetasun eta jakintza azaldu zituen.
Hurrengo saioa apirilaren 8an eta 9an eginen dute, gaitzen osasun kudeaketa lantzeko. Ostiralean teoria landuko dute Plazaola Partzuergoan eta larunbatean, berriz, alde praktikoa Araitzen.