Suitzako super erraldoian urrezko domina lortuz borobildu du denboraldia Adur Etxezarretak

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 4a, 07:00
Adur Etxezarreta podiumeko koskarik gorenean, igandean Suitzako Zinalen super erraldoi proba irabazi ondotik.

Aresoko eskiatzailea lehena izan igandeko proban Zinaleko proban eta hirugarrena bezperan

Aurtengo denboraldiari bukaera ezin-hobea eman dio Adur Etxezarreta eskiatzaile aresoarrak. Suitzan, Zinalen, asteburuan jokatu den txapelketan parte hartu du super erraldoi kategorian eta podiumera igo da bi egunetan. Urrezko domina lortu du apirilaren 3an  jokatutako proban. 1:07.47 denboran osatu du jaitsiera, Gael Zulaf eta Matteo Amstutz suitzarrei aurrea hartuz. Bezperan, berriz, brontzezko domina lortu zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun