Elurrari aurre eginez iritsi dira zazpi herrialdetako muslariak Leitzara, 128 bikote osotara. Mikel Zabaleta Leitzako alkateak egin die harrera. Oholtza gainean 2020ko txapeldunei agurra dantzatu diete eta segidan Euskal Herriko Mus Federazioaren izenean Josetxo Zabaletak hartu du hitza. Eguerdian, goizeko saioan sailkatuko diren 32 bikoteentzako bazkaria antolatu diete Atekabeltz herri gunean eta arratsaldean kanporaketa zuzena jokatuko dute.