Gaur ari dira jokatzen Leitzan 2020ean jokatu ezin izan zen XII. EHko mus txapelketa

Ttipi-Ttapa 2022ko api. 2a, 14:00

Mikel Zabaleta Leitzako alkateak egin die harrera bertaratutako zazpi herrialdetako muslariei. Segidan zazpi herrialdetako 2020ko txapeldunak deitu dituzte oholtzara eta agurra dantzatu diete.

Zazpi herrialdetako 2020ko txapeldunak:

  • Bizkaia: Ordukako - Jose L HERNANDEZ eta Arkaitz LARRAZABAL
  • Nafarroa Garaia: Iruñeko Txantrea auzoko - Juan AGIRRE eta Gregorio ALVAREZ
  • Nafarroa Beherea: Lasako Xabi LARRE eta Iñaki LARRE
  • Gipuzkoa: Orioko  Ibai ESOAIN eta Jon UBEGUN
  • Zuberoa: Urdiñarbeko UFAU eta CAPITAIN
  • Lapurdi: Hazparneko Bruno MALLET eta Paxkal OYHAGARAY
  • Araba: Zigoitiko Jose ARANEGI eta Jesus IBAÑEZ

Goiz osoan, ligilla eran jokatuko dute 32 taldetan banatuta zazpi herrialdetatik etorritako 128 bikoteek.

Sailkatuko diren 32 bikoteentzako bazkaria antolatu dute Atekabeltz herri gunean eta arratsaldean kanporaketa zuzena jokatuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun