Saio guztiak 21:00etan izango dira afari bueltan, eta denera 18 bertsolarik kantatuko dute:
- Apirilaren 29an Uitziko elkartean Eneko Lazkoz, Paule Loizaga, Iñigo Gorostarzu Etxorde, Xabier Legarreta Arano, Jone Uria eta Josu Sanjurjo ariko dira kantuan.
- Maiatzaren 6an Berastegiko aretoan Ander Fuentes Itturri, Maddi Ane Txoperena, Asier Azpiroz, Jexu Mari Irazu, Sarai Robles eta Beñat Iguaran.
- Maitzaren 13an Aranoko elkartean Aitor Etxebarriazarraga, Joanes Illarregi, Oihana Bartra, Iban Urdangarin, Ekhiñe Zapiain eta Eneritz Artetxe ariko dira kantuan.
Finala Leitzako Torrea ostatuan izanen da maiatzaren 27an, hori ere afari bueltan.
Sarrerak non eta zenbatean salduko diren aitzinerago jakinaraziko dute antolatzaileek.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!