Elurrak A15 autobidea itxi dezake ostegun gauean eta ostiralean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 15:30

Gipuzkoako Foru Aldundiak aurreikusi duenez, elurra 200-400 metrotik behera egin dezake, eta A15 autobidea itxi dezakete. Errepidea ez da moztuko elurra hasi arte, eta bertan egonen diren errepideko langileek eta trafikoa erregulatzeaz arduratzen diren agenteek erabakiko dute ixtea, behar izanez gero. Kasu horretan, Gipuzkoako zatian Andoaingo lotunetik Berastegiko lotunera itxiko lukete, bi norabideetan. Autobidea irekita edo itxita dagoen uneoro jakin nahi dutenek eskuragarri dute Telegram kanala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun