'Ainbo' eta 'Competencia oficial' pelikulak ikusgai asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 31a, 09:00

Zazpi urtetik gorakoentzako zuzendua dago 'Ainbo' pelikula.

Zinemaz gozatzeko aukera izanen dute asteburu honetan ere Leitzako Herri Aretoan. Bi pase eginen dituzte egun bakoitzean; 16:30ean, zazpi urtetik gorakoentzako 'Ainbo' ikusteko aukera izanen da 4,5 euroren truke. 19:00etan,  hamabi urtetik gorakoentzako 'Competencia oficial' filma proiektatuko dute euro batengatik. Sarrerak leihatilan erosi ahal izanen dira 45 minutu aurretik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun