2020an atzeratutako Euskal Herriko Mus Txapelketako finala jokatuko dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 30a, 15:00

2020an Iruñean jokatutako Nafarroako finaleko partidak.

Pandemia dela eta bi urtez atzeratu ondoren, larunbatean jokatuko dute Leitzan Euskal Herriko 2020ko Mus Txapelketako finala. 09:00etan hasiko dira partidak Leitzako Amazabal pilotalekuan. 

Eskualdeko hamar bikote ariko dira finalean, 2020ko otsailaren 29an jokatutako Nafarroako kanporaketan bertarako txartela lortu ondoren. 

Honakoak dira final handian parte hartuko duten eskualdeko herritarrak:

  • ELIZONDO  - Aritz ALUNDA – Garikoitz LARRETXEA
  • ELIZONDO - Beñardo ALUNDA – Joxelu RETEGI
  • LEITZA - Mikel ZABALETA –Luken KASARES
  • LEITZA - Joxe Manuel ZABALETA – Inazio BARANDARAIN
  • LEITZA - Jabier REKONDO – Aitor MAKAZAGA
  • LEITZA - Antton GOMEZ – Iñigo DE CARLOS
  • SUNBILLA - Joxe Martin AGIRRE – Joxe Mari ARRETXEA
  • ARESO - Gorka ARRAIAGO – Imanol BARAIBAR
  • ARESO - Josetxo ERASO – Miguel ERASO
  • DONEZTEBE - Juanjo LARUNBE –Karmelo REKARTE

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun