LHL egitasmoaren gidari izan diren familiak Seguran (Gipuzkoa) bildu ziren atzo eguerdian. Ekitaldiaren hasieran, Ainitze Arretxek hitz batzuk egin zituen. Leitzako eskolan irakasle ibili zen eta lehen eskutik jaso zuen LHLren berri. Ondoren LHLren kirol erronkako bi protagonistak atera ziren, Iraitz Uriarte eta Iker Gomez, eta Uriartek proiektua azaldu zien herritarrei. Segidan, lekukoa pasatu zieten, eta ekitaldia bukatzeko, bertsoak kantatu zituzten.
Atzoko hitzorduaren ondoren «helburua lortu» dutela adierazi dute LHLkoek. «Beste katebegi bat sortu da. Beste gauza askoren artean, herri inplikatua garela erakutsiz, jarrai dezala biraka gurpil honek».