Leitzan komunikatuzek parte hartze prozesuko aurreneko saioa egin du

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 12:34

Atzoko parte hartze prozesuan hartutako irudia. Argazkia: Leitzan komunikatuz.

Tokiko komunikabide bat sortzeko proiektuarekin aurrera jarraitzen dute Leitzan. Martxoaren 17ko informazio bileraren ondoren, atzo parte hartze prozesuko aurreneko saioa egin zuten Herri Aretoan. Leitzan komunikatuzek adierazi duenez, «saio aberatsa eta emankorra» izan zen. Hurrengo hitzordua apirilaren 7an eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun