Txirrindularitzari buruzko mahai-ingurua eginen dute Leitzan astelehenean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 25a, 18:30

Haimar Zubeldiak, Usoa Ostolazak, Ibai Azurmendik eta Mikel Nievek hartuko dute parte solasaldian.

Apirilaren 5ean abiatuko da Leitzatik Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, eta horren harira, txirrindularitzari buruzko hainbat ekitaldi egiten ari dira azken asteetan Leitzan. 

Datorren astelehenean izanen du jarraipena egitarauak Leitzako Herri Aretoan eginen duten mahai-inguruarekin. Bertan Haimar Zubeldia txirrindulari ohiak, Caja Laboral taldeko Usoa Ostolaza txirrindulariak, Euskaltel Euskadiko Ibai Azurmendi leitzarrak eta  Caja Rural taldeko Mikel Nieve leitzarral txirrindularitzari buruz hitz egingo dute, Xabier Usabiagak gidatuta. 

19:00etan izanen da solasaldia Leitzako Herri Aretoan. 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun