Lehen proba konbinatua (hiru txanda)
| Modalitatea | Partaide kopurua | Lana gizonezkoetan | Lana emakumezkoetan |
| Txokor bitzea | 1 | 15 txokor (lehen txandan bildu, bigarrenean jarri eta hirugarrenean bildu) | 15 txokor (lehen txandan bildu, bigarrenean jarri eta hirugarrenean bildu) |
| Zaku lasterketa | 2 | 30 kiloko zakuarekin kirolari bakoitzak bi itzuli plazari (160 m) | 30 kiloko zakuarekin kirolari bakoitzak bi itzuli plazari (160 m) |
| Aizkora * | 1 | Metroko enbor bat ebaki | Oineko enbor bat ebaki |
| Lasterka | 2 (gizonezkoa eta emakumezkoa) | Guztira sei itzuli eman plazari (480 m). Kirolari bakoitzak hiru itzuli. | |
| Arpana | 2 (gizonezkoa eta emakumezkoa) | Etzanda dagoen metroko enborrari lau ebaki. | |
*Aizkolaria gizonezkoa bada, ezin du lehen mailakoa izan. Jardunaldiren batean emakumezko aizkolari batek ari behar badu, aurreko astelehenean federazioari jakinarazi beharko dio taldeak, «egurra ttikiagoa eskatzeko».
Bigarren proba konbinatua
| Modalitatea | Lana gizonezkoetan | Lana emakumezkoetan |
| Txinga-eramatea | 50 kiloko txingekin sei plaza | 25 kiloko txingekin sei plaza |
| Ingude altxatzea |
18 kiloko ingudearekin ahalik eta altxaldi gehien minutu batean | 9 kiloko ingudearekin ahalik eta altxaldi gehien minutu batean |
Talde bakoitzak bi jardunaldi jokatuko ditu eta ondotik finala.