Gazteen irakurle taldea sortu nahi dute Leitzako liburutegian

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 24a, 15:00

Irakurtzea gustuko duten gazteentzako irakurle taldea sortzeko asmotan dira Leitzako liburutegian. DBHko gazteei zuzenduta egonen da taldea, eta helburua liburuek piztutako emozioak eta iritziak partekatzea izanen da. 

«Badakigu Leitzan eta inguruetan gazte asko irakurle amorratuak zaretela, ahal duzuen guztietan liburuek kontatzen dituzten istorioetan murgiltzen zaretela. Hori dela eta, liburuek pozten dizkizueten emozioez eta iritziez hitz egiteko aukera paregabea eskaini nahi dizuegu, zuek sentitzen eta hausnartzen duena oso garrantzitsua baita denontzat», zabaldu dute liburutegitik. 

Sonia Ezkerrak gidatuko du taldea, eta parte hartzeko liburuzainarekin jarri beharko da harremanetan telefonoz, whatsap edo posta bidez. 

  • Telefonoa: 948 510 379 
  • Whatsappa: 621 248 024 
  • Posta elektronikoa: biblilei@navarra.es

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun