Astelehen honetan Nafarroako Aldizkari Ofizialean behin betiko onartu dira Leitzatik Hernanira doan NA-4150 errepidean bi bihurgune hobetzeko lanak. Trazadurak profil bihurgunetsua du, eta, horren ondorioz, gidariek kontu handiz ibili behar dute tarte jakin batzuetan. Leitza eta Goizueta lotzen dituen bide nagusia da eta uda partera eginen dituzte lanak.
Aurreikusitako hobekuntzak, 360.518,37 euroko aurrekontuarekin (BEZa barne), 4,780 eta 4,970 kilometroen artean eginen dira (Goiko Zentralaren gainean). Bi bihurguneen birmoldaketak Ezkurrako herri-lurretan izanen du eragina batez ere eta 1.796 metro koadroko azalera okupatuko da.
Mantentze lanak datozen asteetan
Goiko Zentraleko bihurguneen hobekuntzaz gain, beste hainbat mantentze lan eginen dituzte martxoan eta apirilean Goiko Gainetik Aranora arteko bidean