Mikel Nieve txirrindulariaren 1.000. lehia eguna da gaur

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 23a, 16:00

www.procyclingstats.com webgunearen arabera, Mikel Nieve txirrindulari leitzarraren 1.000. lehia eguna da gaurkoa. Ibilbide arrakastatsua izan du Nievek orain arte bizikletaren gainean eta aurten Caja Rural taldeko lider izendatu dute. Volta Ciclista a Catalunya itzulian parte hartzen ari da aste honetan eta igandean izanen dugu emaitzen berri. Zorte on!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun