Ostiral honetan, martxoaren 25ean, eginen dute, udaletxeko ganbaran, 18:30etik aurrera. 12 eta 14 urte bitarteko ikasleak izanen dira protagonistak, eta lauko taldetan banatuta, Goizuetari buruzko galderak erantzun beharko dituzte. Lau laukote osatu dituzte.
Lehiaketa ikusi nahi dutenek aurretik sarrera eskuratu beharko dute, estankoan eta arropa dendan. 14 urte artekoek doan izanen dute eta 15etik gorakoek bi euro ordaindu beharko dituzte.
Antolatzaileek bi ohar egin dituzte. Alde batetik, «isiltasuna behar denez, umeek gurasoen zaintzapean egon beharko dutela» adierazi dute. Eta bestetik, «garaiz joateko» aholkatu dute, lehiaketa hasitakoan atea itxiko dutelako.
Lehiaketan parte hartzen dutenek saria ere izanen dute denen artean gozatzeko.