Patinaje ikastaroa eginen dute apirilaren 2an Areson

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 22a, 19:00

Araitz, Areso, Betelu, Larraun eta Lekunberriko Kirol Mankomunitateak antolatuta, haurrentzako eta helduentzako patinaje ikastaroaren hirugarren jardunaldia eginen dute apirilaren 2an Areson. Izena martxoaren 30a baino lehen eman beharko da.

Haurrek eta helduek parte hartzen ahal dute eta izena martxoaren 30eko 14:00 baino lehen eman beharko da. Izena emateko orria kirolmankomunitatea@gmail.com helbidean eska daiteke. Haurrek 6,5 euro ordaindu beharko dituzte eta helduek 10 euro. Taldeak ateratzeko gutxienez zortzi lagunek eman beharko dute izena.

Apirilaren 2an, 12:30etik 13:30era bilduko dira baina eguraldi txarra baldin bada, jarduera bertan behera utziko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun