Leitzako Aurrera txirrindulari taldea aurkeztu dute jendaurrean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 22a, 13:00

Aurrera Txirrindulari taldearen izenean ariko diren txirrindulariak, Mikel Nieverekin, aurkezpenean. Argazkia: Amaia Iparragirre

Arritxu Iribarrek gidatutako aurkezpenean izan zen Mikel Nieve eta bideoa bidali zuen Ibai Azurmendik

Leitzako Aurrera txirrindulari taldearen aurkezpena egin zuten larunbatean Leitzako herri aretoan. Arritxu Iribar Euskadi Irratiko esatariak gidatu zuen saioa eta bertan izan ziren Caja Rural taldeko Mikel Nieve eta Caja Laboral taldeko Usoa Ostolaza txirrindulari profesionalak. Leitzako beste txirrindulari profesionalak, Euskalte-Euskadiko Ibai Azurmendik, bideoa bidali zuen Sierra Nevadatik. Aurkezpena hasteko Ander Fuentes Itturri eta Xabat Illarregi bertsolariek bertso bana kantatu zuten.

INFANTILAK:

  • Aratz Gurrutxaga Olazabal (Aresokoa eta mendi txirrindularia)
  • Ibai Imaz Ezkurra (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)
  • Joanes Olaizola Fuentes (Leitzakoa eta errepide txirrindularia)
  • Etor Lizarraga Bigera (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)
  • Unax Zabaleta Gartzia (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)

KADETEAK:

  • Amets Amundarain Garrido (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)
  • Enaitz Otermin Osinalde (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)
  • Ugaitz Ugartemendia Mendizabal (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)
  • Aimar Ijurko Bakaikua (Lekunberrikoa eta errepideko txirrindularia)
  • Ioritz Dorronsoro Iparragirre (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)
  • Hegoi Lizarraga Bigera (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)

JUBENILA:

  • Xuban Goikoetxea Arrizurieta (Leitzakoa eta errepideko txirrindularia)

MASTERRA:

  • Iker Zubillaga Usabiaga (Leitzakoa eta mendi txirrindularia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun