Bart arratsean Arranbideko Benta erre da, Arano eta Goizueta artean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 22a, 06:00

Nafarroako suhiltzaileek jakitera eman berri dutenez, bart arratsean Arano eta Goizueta artean dagoen Arranbideko benta erre da, NA-4150 errepide bazterrean, Añarbeko urtegitik hurbil. Goizuetako suhiltzaile boluntarioak eta Cordovillako parketik etorritakoak ibili dira sutea itzaltzen. Oraingoz ez dute jakitera eman gertaeraren inguruan bestelako xehetasunik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun