Igor Zubillagaren heriotza eta «prekarietatean oinarritutako lan harremanak» salatzeko, elkarretaratzea eginen dute Leitzan astearte arratsaldean

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 20a, 10:15

Sakana Kooperatibari «segurtasun neurriak ez betetzea» leporatu diote ELAk eta LABek eta Nafarroako Gobernuari, berriz, «beste alde batera begiratzea». Eta egoera salatzeko datorren asteartean bi elkarretaratze eginen dituzte: 11:00etan lehena, Lakuntzan Sakana Kooperatibaren aurrean, eta 19:00etan bigarrena, Leitzako plazan. Leitzako Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du Igor Zubillagaren «lan istripua deitoratuz» eta elkartasuna eta atsekabea adieraziz Igor Zubillagaren familia, lagun eta lankideei.

Leitzako Udalaren adierazpena:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun