Atzo arratsaldean garabi batekin pieza astunak mugitzen ari zela gertatu zen ezbeharra Lakuntzako Sakana Kooperatiban, eta pieza horietako batek harrapatu eta hil zen 39 urteko leitzarra. Ostegunean enpresa berean antzeko beste lan istripu bat izan zen, eta istripua izan zuen langilea zauritu egin zen, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.