Haurrentzako futbol campusa eginen dute Leitzan Aste Santuan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 17a, 14:00

4-5  eta 6-12 urte tarteko neska-mutilentzat zuzendua izanen da

Aste Santuko oporraldirako futbol campusa antolatu du Aurrera Kirol Elkarteak, Leitzako Udalarekin eta Anikote kiroldegiarekin batera. Apirilaren 19, 20, 21 eta 22an izanen da, 4-5 urteko neska-mutilentzako 09:00etatik 14:00etara eta 6-12 urte bitartekoentzako 10:00etatik 13:00etara.

Egun solteetarako edo lau egunetarako izena eman daiteke, 4-5 urtekoentzako 80 eurotan campus guztia eta 6-12 urte bitartekoentzako 50 eurotan. Egun solteetarako 25 euro ordaindu beharko da eta bigarren senideek %20eko deskontua izanen dute. Prezioak barne hartzen du gosaria, asegurua eta haurrentzako oparia.

Izena emateko azken eguna martxoaren 30a izanen da. Horretarako, eskuragarri daude aurrerakanpusa@gmail.com helbidea eta 623 15 73 36 telefono zenbakia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun