Leitzako Sare Herritarrak, Atekaberts bertso eskolaren laguntzarekin, bertso bazkaria antolatu du martxoaren 26an, 14:00etan, Kornieta elkartean. Ekimena «elkarbizitzarako eta presoen etxerako bidean beste urrats bat» izanen da, eta Jone Uria eta Joanes Illarregi izanen dira bertan.
Txartelak Maimurren eta Torrean egonen dira salgai, martxoaren 24ra arte, 28 eurotan (16 eurotan langabetuentzat). Bazkariko menuak txistorra, zopa, haragi gisatua saltsan, gazta edo arroz esnea, kafea eta kopa izanen ditu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!