Goizuetako Garazi Loiartek irabazi du Arabako Alea aldizkariaren inauterietako argazki lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 16a, 17:00

Prest! izena du argazki irabazleak, eta Iturengo inauterietan ateratakoa da.

Garazi Loiartek irabazi du Arabako Alea aldizkariak egindako inauterietako argazki lehiaketa. Epaimahaiaren saria eskuratu du Loiartek, eta, gainera, bereak izan dira publikoaren bozketan gehien bozkatutako hiru argazkiak ere. Bi sariak banatzen aldera, laugarren argazki bozkatuenari eman diote publikoaren saria. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun