Eskaladako segurtasunaz ikastaroa eginen dute ostiralean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 16a, 10:00

Goizuetako Arainburu Mendi Taldeak eskaladako segurtasun saio bat antolatu du ostiral honetan, martxoaren 18an, Goizuetan. 18:00etan izanen da eta soka eta segurtasun gailuak nola erabili ikasteko aukera emanen dute. Parte hartzeko izena eman behar da.

Interesa dutenek Whatsappez  648 07 05 00 zenbakira idatzi behar dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun