Artikutzako burdinolen bidearen bisita gidatua eginen dute martxoaren 26an

Ttipi-Ttapa 2022ko mar. 15a, 15:00

Elama eta Goizarin burdinolen hondakinak bisitatu eta azalpenak emanen dituzte

Donostiako Udalak bisita gidatuak antolatzen ditu Artikutza ezagutzeko, eta normalean Eskasetik hasten badira ere, datorren martxoaren 26an eginen den bisita Arriurdinetatik hasiko da. Burdinolen bidea eginen dute, zortzi kilometroko eta 400 metroko desnibeleko ibilbidea.

​​​​​I​​bilbide honetan, Artikutzaren historiako industria aldi garrantzitsuenaren xehetasunak eta honek ingurunean izan duen eragina ezagutuko dituzte. Elama eta Goizaringo burdinolen hondakinak bisitatuko dituzte, eta haien funtzionamendurako beharrezkoak ziren jarduerak azalduko dituzte; meatzaritza, ikazkintza, etab.

Bisita gidatu hauek «segituan» betetzen direnez, goizuetarrentzako 15 plaza gorde dituzte, beraz, ibilbide hau egin nahi duenak 687 83 23 86 telefono zenbakira idatzi beharko du zerrendan sartzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun